send link to app

Goitiberak VR app for iPhone and iPad


4.2 ( 8672 ratings )
Sports Games Racing Simulation
Developer: Ikasplay
Free
Current version: 1.0.17, last update: 4 years ago
First release : 04 Jan 2019
App size: 263.7 Mb

Goitibehera lasterketa, maldan behera dagoen bide batean, goitibehera ibilgailuaren gainean distantzia jakin bat azkarren jaistean datzan lasterketari deritzo.
Joko hau nahiko berria da; bere sorrera XIX. mendeko bigarren edo hirugarren hamarkadan koka genezake. Euskal haurrek jolaserako sortutako jokoa dugu. Fabrika edota meategiek baztertutako errodamenduak gurpil legez erabiliz, motorrik gabeko ibilgailua sortu zuten: goitibehera. Gure herrietan ditugun aldapak aprobetxatuz, maldan behera lortzen zuten indarra zela medio, elkarren arteko erronkak sortu ziren. Goitibeherak hasieran oso sinpleak ziren: egurrezko egitura zuten eta, gurpilak hiru errodamendu ziren, bi atzean eta bat aurrean.

Joan zen mendeko 70. hamarkadan, herriko jaien gorakadan, herritarren arteko goitibehera lasterketak antolatzen hasten dira. Umeen joko izatetik gazteen arteko lehia izatera igarotzen da. 1976an, Araban, lehen lasterketa garrantzitsua antolatzen zen: Oroko jaitsiera, Zuian.